Close

Hitz egingo al dugu?

Premium mailako Camper ibilgailu pertsonalizatua nahi al duzu? Eman zure telefono-zenbakia eta hitz egingo dugu.

> > >

Mezua bidaltzean, condiciones legales onartzen dituzu

Dynamic Space by Furgok

SISTEMA PATENTATUA
DYNAMIC SPACE BY furgok
ESPAZIO+ BIZITZA+ BIDAIA+

Barruko espazio aktiboa.

Dynamic Space by FURGOK® teknologia patentatuari esker, barne-espazio aktibo bat sortzen dugu, bizkor eraldatzen dena eta egoera guztietara egokitzen dena. 

Espacio FurgokEspacio FurgokEspacio Furgok

Zure neurrira eraldatzen dugu barruko espazioa.

Egun batean zehar, erabilerak eta premiak aldatu egiten dira une batetik bestera egonleku berean: bidaiatzeak, lo egiteak, dutxatzeak, jolasteak, janaria prestatzeak, jateak… etengabe mugitzera behartzen gaituzte, leku txiki batean hainbat ekintza eginez aldi berean. Metro karratu gutxi batzuetan gertatzen diren egoera ugariei erreparatuz eta horretaz jabetuz, egontokia egoera guztietara egokitzeak eta, gainera, bat-batean egiteak duten garrantzia ulertu genuen.

Dynamic Space by FURGOK® patenteari esker, barne-espazio aktibo bat sortzen dugu, bizkor eraldatzen dena eta egoera guztietara egokitzen dena. Antolamendu zehatz eta xehetasunez zaindutakoarekin. 


Kontzeptu paregabe eta berritzailea, eta balio anitzeko eta erraz konfiguratzeko moduko eremuak sortzeko aukera ematen duen diseinua.

Teknologia patentatua.

Teknologia patentatua.

Espazio txikiek ez dute egitura finkoekin zatituta egoteko premiarik. Elementu mugigarri eta dinamikoen sistema bat patentatu dugu. Sistema horren bidez, une bakoitzeko erabilerara egokitzen den barne-espazio aktiboa sortzen dugu. 

Dynamic Space by FURGOK® sistemari esker, Gran Camper ibilgailuetako espazioaren aprobetxamendurik handiena lortzen dugu. 

Barruko moldakortasuna.

Barruko moldakortasuna.

Dynamic Space by FURGOK® sistemari esker, erosotasunez bidaiatzeko behar den guztia duen espazioa lortzen dugu: bi logela pribatu, bi gela bereizi eguneroko jardueretarako; komunontzia eta dutxa handi bat. Sukalde-jangelan bazkalondoko solasaldiaz gozatzeko aukera dago gainerakoek lo egiten duen bitartean, eta egongela diafanoak ibilgailu barrenetik igarotzea errazten du.

Dynamic Space by FURGOK® patentea gure esperientzia handiarekin konbinatzen dugu eta, horrela, barruko moldakortasun handiena eskaintzen dugu zuk bidaiaz goza dezazun.

Pertsonalizazioa.Pertsonalizazioa.

Pertsonalizazioa.

Mendia eta hondartza; abentura eta lasaitasuna; eskia, surfa, bizikleta… zure FURGOK® ibilgailuaz nahi duzun bezala eta nahi duzun tokian goza dezazun, gu arduratuko gara zure ibilgailua zure beharretara egokitzeaz.

Erosotasun eta mugikortasun handiena.Erosotasun eta mugikortasun handiena.

Erosotasun eta mugikortasun handiena.

Camper eta gran camper ibilgailuen abantaila nagusia da tamaina egokia dutela hiriko kaleetan ibiltzeko eta edozein lekutan aparkatzeko. 

FURGOK® sisteman Dynamic Space gehitu dugu, pertsonalizazioa eta aparteko diskrezioa erosotasun eta mugikortasun handienak izateko. Neurrira egindako camper eta gran camper ibilgailuak sortzen ditugu, azken horiek autokarabana baten espazioarekin baina, gure patenteari esker, camper ibilgailu baten mugikortasunarekin eta diskrezioarekin.

Askatasunez bidaiatzeko eta nahi duzun tokian gelditzeko.