DESKUBRITU LEKU BERRIAK.
HELMUGA IBILBIDEA DA.
Ibilbidea. Deskubritu leku berriak.
Erosotasunari uko egin gabe bidaiatzera eta zeure buruarekin eta bidaiatzen duzunekin berriro konektatzera gonbidatzen zaitugu. Konektatu bidearekin, paisaiarekin, bizitzarekin eta ezagutuko dituzun pertsonekin. Helmuga ibilbidea da.


MENDIA
HONDARTZA
ABENTURA
LASAITASUNA
SURFA
ESKIA
BIZIKLETA…
BIDAIATU
ETA GOZATU
| | | | | | | | | | | |
MARKATU ZURE BIDEA
| | | | | | | | | | | |
Bidaiatu eta gozatu naturaz
eta aisialdiaz zeure erara.
Mendia eta hondartza; abentura eta lasaitasuna; eskia, surfa, bizikleta… zure FURGOK® ibilgailuaz nahi duzun bezala eta nahi duzun tokian goza dezazun, gu arduratuko gara zure ibilgailua zure beharretara egokitzeaz.



| | | | | | | | | | | |
GOZATU IBILBIDEAZ
| | | | | | | | | | | |
Bide alternatiboen barrena bidaiatzea bidaia desberdin batez gozatzea da, naturarekin, tokiekin eta pertsonekin harremanetan. FURGOK® ibilgailuen autonomiak eta erosotasunak gauzak sortu ahala erabakiak hartzeko, ibilbidea aldatzeko eta esperientzia zoragarri batez gozatzeko askatasuna ematen dute.
Bidaia aldaketa da. Gozatu ibilbideaz. Gozatu zure FURGOK® ibilgailuaz.



Esploratu gure modeloak.
Gran Camper
Autokarabana baten espazioa camper ibilgailu baten abantailekin. FURGOK® Gran Camper ibilgailu aproposa da askatasunez bidaiatu nahi dutenentzat etxean bezala sentitzeko erosotasunari uko egin gabe.
Camper
Mugarik gabe bidaiatzeko. Edozein dela ere zure helmuga, bidaiatu FURGOK® Camper ibilgailuak emango dizun askatasunarekin. Inprobisatu eta aldatu ibilbidea. Bihur ezazu zure camper ametsa egia eta aukeratu non esnatuko zaren bihar.