Close

Bisita ezazu gure erakustokia

Premium mailako Camper ibilgailu pertsonalizatua nahi al duzu? Bisitatu gure erakustokia eta zuregatik egin dezakegun guztiaz hitz egingo dugu.

Nola domotikak zure bidai esperientzia hobetu dezake

FURGOK® taldean erosotasuna daramagu gure genetikan. Gurpil gaineko kalitate handiko bidaia-esperientzia erosoa sortzeko asmoz sortu ginen.

Erosotasun handiagoa lortzeko erronkarekin konprometituta, berehala ulertu genuen erosotasun horren zati bat gure ibilgailuetan domotika-sistema on bat integratzea zekarrela.

Domotika teknologia espazio baten diseinuan integratzea da. Edo, bestela esanda, sistema adimendunaren bidez segurtasunarekin eta ongizatearekin lotutako zeregin batzuk automatizatzea. Gero eta ohikoagoa da hori etxe, bulego eta eraikinetan topatzea, baina ia ez dago horrelakorik beste esparru batzuetan, gurean esaterako.

Horrela, domotika-sistema integratua duen kanper-ibilgailu batek bidaia-esperientzia handiagoa sortzen laguntzen du, zentzu askotan. Horregatik, gure zentralita adimendunak zure FURGOK® bidaietan suposatzen dituen onuretako batzuk zurekin partekatu nahi ditugu.

FurgokFurgok
Furgok

Ibilgailuaren kudeaketa zentralizatua.
Sistemak aukera ematen du uneoro zure ibilgailuaren egoera ezagutzeko eta bere sistema osoarekin elkarreragiteko, hala nola, baterien karga, ur-andelen egoera, ur-ponpa, berogailua, ur beroa, hozkailua, ohe elektrikoa, argiteria edo eguzki-plaka.

Halere, lasaitasunari eta segurtasunari dagokienez, fusible digitalen kudeaketa berritzailea garrantzitsuena da, horrek fusibleak berrikusten egon behar ez  izatea suposatzen baitu. Izan ere, sistemak edozein anomaliaz edo argi-jauziz ohartarazten zaitu, eta fusiblea mugikorretik edo ibilgailuaren zentralitatik berraktibatu ahal izango duzu pultsazio bakar batekin, ibilgailuaren historialean gertatutakoaren mezu bat utziz.

Honekin batera, barne hartzen ditu “Smart modes” edo baliabideak kudeatzeko modu automatikoak: gau-modua, Frost modua, Presentzia simulatzeko modua, Hodiak garbitzeko modua, etab. Gainera, ibilgailuaren eskuliburuak eta ekipoak edozein zalantza argituko digu hori behar izatekotan. Zure bidaiaz eta zure FURGOK®-az erabateko lasaitasunez gozatzeko aukera izango duzu gure zentralita eta telefonoa klik bakar batera izango duzulako, edozein egoera aurreikusi eta kudeatu ahalko duzulako. 

Energia aurreztea.
Domotikak, ezinukatuzko ongizatea eskaintzeaz gain, energia-kontsumoa nabarmen murrizten laguntzen digu hainbat funtzioei esker, hala nola, berokuntzaren erabilera-denbora eta tenperatura mugikorretik programatu ahal delako, gure ibilgailutik gertu egon gabe; gure hozkailuaren tenperatura automatikoki kontrolatu daiteke, gauean soinu txikiagoa izan dezan eta eraginkorragoa izan dadin; baterien karga eta horien fluktuazioa kontrolatu, bizitza eraginkorragoa izan dezaten; baita argiak gure FURGOK® barruan eta kanpoan zer intentsitatetan distiratzea nahi dugun kontrolatu ere.


Hortaz, Domotikak gure bidaia zaildu dezaketen ezustekoei edo egoerei aurrea hartzeko gaitasuna du. Horrela, dena arazorik gabe garatzen da.

+ Ekipamendua

+ Ekipamendua

OHE ELEKTRIKOA

Atera ahalik eta etekin handiena atzealdeko espazioari. Egin lo nahi duzun altueran, eta gozatu pasatzeko eta kargatzeko gune malgu batez; zure beharren arabera konfiguratu ahal izango duzu.

DUTXAONTZI OSO HANDIA

60x90 cm-ko dutxaontzia, pieza bakarrekoa, zauden lekuan zaudela etxean bezala dutxatzeko diseinatuta dago.

KOMUN KIMIKO ELEKTRIKOA

Botoi bakarra sakatuta, WC kimikoa erabiltzeko prest dago. Erabiltzeko espazio paregabea dugu, egunkaria irakurtzeko moduko bainugela.

PRIBATUTASUN-ESTOREA

Gela eta bainugela banatzen dituen estorea, intimitate handiagoa emateko diseinatua. Edozein unetan zabaldu eta bildu daiteke, azkar eta erraz.

PIEZA BAKARREKO KONKETA

Konketa zabalgarria ere pieza bakarrekoa da, eta erosotasun handiena eskaintzen du garbitasun-lanetarako.

AULKI ETA MAHAI INTEGRATUAK

Gure ibilgailuek mahai bat eta bi aulki tolesgarri dituzte, eta barrualdean ere erabil ditzakezu. Aulkiak ibilgailuaren atzeko ateetan integratuta daude, eta mahaia, berriz, ate lerragarrian ezkutatuta.

+info